Guadalupeko Igoera 253 korrikalarik bukatu dute. Hondarribiarrek ohorezko postuak lortu dituzte gizon zein emakumeetan
Lehen bost emakume eta gizonei eman dizkiete gaur sariak.
Gaur jokatu da, 41.enez, Guadalupeko Igoera. Bertan, gizonetan, azken bi urteetan egin bezala, Ander Sagarzazu donostiarra izan da garaile gizonetan, eta emakumeetan, lehenengoz eraman du garaipena etxera Marina Gonzalez irundarrak. Orotara, 4.720 metroak egin ondoren 253 korrikalari iritsi dira helmugara. Bidasoa Atletiko Taldeak (BAT) antolatu du aurten ere proba. Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan hasi da lasterketa, eta Guadalupeko zelaietan bukatu.
Etxeko korrikalariek, garaipenik ez lortu arren, protagonismoa izan dute. Gizonetan hirugarren eta laugarren izan dira hurrenez hurren Iker Oliveri eta Joxe Amunarriz. Emakumeetan, berriz, Claudia Behobide hirugarrena izan da. Ezin izan du zortzigarrenez irabazi Guadalupeko Igoera.
Ondorengoak, gizon eta emakumeetan lehen bost sailkatuak. Sailkapen osoa,
hemen.
Gizonak
- Ander Sagarzazu (Donostia) 16:45
- Raul Gomez (Lasarte-Oria) 17:25
- Iker Oliveri (Hondarribia) 17:29
- Joxe Amunarriz (Hondarribia) 17:37
- Javier Perez (Irun) 17:39
Emakumeak
- Marina Gonzalez (Irun) 20:57
- Maite Arraiza (Lazkao) 21:27
- Claudia Behobide (Hondarribia) 21:31
- Monica Telletxea (Irun) 21:49
- Ana Cruz (Pasaia) 23:21
Astelehenean, HITZAk probaren irudi galeria jarriko du zuen eskura.