Gaur Irungo txikien jai eguna izan da. Arratsaldean, Go!azen telesaileko aktoreek musika eta dantza ekitaldia eskaini dute Urdanibia plazan.
Ehunka haur elkartu dira gaur arratsaldean Urdanibia plazan.
Gaur, San Pedro eta San Martzial jaien egitarauaren barruan, txikientzako hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Horietatik esanguratsuena,
Go!azen telesaileko aktoreek eskaini duten musika eta dantza ekitaldia izan da.
Urdanibia plaza haur eta gurasoz gainezka, telebistako pertsonai gustukoenak oholtza gainean ikusteko prest. Hasiera batean eguraldia lagun ez izan arren, ikuskizuna hasi bezain laster, eguzkia atera da. 18:00etatik aurrera,
Go!azen telesaileko hiru aktore Urdanibia plazan izan dira, gaztetxoak dantzan jarriz. Bertan, Irungo hainbat gaztetxo igo dituzte oholtzara, aktoreekin dantzan aritzeko. Plaza guztia aho batez aritu da kantuan, gogoz.