San Juan plazako suak eman die hasiera aurtengo San Pedro eta San Martzial jaiei.
San Juan plazako suak piztu ditu aurtengo sanmartzialak.
Hasi dira Irungo jai handiak, hasi dira sanmartzialak. San Juan plazako suak eman die hasiera aurtengo San Pedro eta San Martzial jaiei. Urteko gaurik motzena izan arren, luze joko du gaurko egunak. Hurrengo bederatzi egunetan Irun txuri, beltz eta gorriz jantziko da, antolatu dituzten 14o ekitaldi baino gehiagoz gozatzeko prest.
Arratsaldeko 19:00etan izan da jaien hasieraren lehenengo ekitaldia. Ohikoa den bezala, zuhaitz erraldoi bat ipini dute enparantza erdian. Bertan, Irungo Txistulari Elkarteak musika saioa eskaini du. Puntako ikurrinara iristen gazte mordoa saiatu da, baina inorrek ez du lortu. Arratsaldeko lehen ekitaldiaren ondoren, Irungo kale esanguratsuenak zeharkatu dituen buruhandi eta erraldoien kalejira handia San Juan plazara iritsi da.
20:45ean, Kemen Dantza Taldeak aurreskua dantzatu du plaza erdiko sua handiaren inguruan. 21:30ean, Mateo Bergara
showmanak sanmartzialetako agur ofiziala egin du udaletxeko balkoian. Txalo zaparrada jaso du irundarrak. Ondoren, Jose Antonio Santano alkateak sua piztu du, sanmartzialak ofizialki piztu dituen sua.
Hasiera ofiziala aurretik, beste ekitaldi gehiago egin dituzte Irunen. 12:00etan, hamarnaka tortilla patata kozinatu dituzte, aurtengo onena aukeratzeko. Ondoren, berritze lanetan dagoen Uranzu frontoiak Kurpil Kirolak Elkarteak antolatutako eskupilotako txapelketa jaso du.
Gaurtik uztailaren 1era bitarte, irundarrek badute zer eginik. Guztira, 141 musika, kirol, kultur eta gastronomia ekitaldi antolatu dituzte. Gazteenek eta zaharrenek. Denek izango dute euren txokoa sanmartzialetan. Hurrengo bederatzi egunetan Irunek, aho batez, honakoa ohikatuko du: “Gora sanmartzialak!”.