Hondarribian, bost diru laguntza lerro euskararen erabilera sustatzeko
Diru laguntza lerroan bost alorretan banatu du Hondarribiko Udalak. Eskaerak BAZ bulegoena egin behar dituzte interesdunek.
- Udako euskara ikastaroak antolatzen dituzten ikastetxeentzako diru laguntza. Eskaera epea, hilaren 25era arte.
- Euskararen sustapenerako ekintzak antolatzen dituzten talde edo elkarteentzako diru laguntza. Eskaera epea, irailaren 15era arte.
- Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen dituen ikastaroetara edo euskarazko barnetegietara joaten diren herritarrentzako diru laguntza. Eskaera epea, irailaren 15era arte.
- Kanpoko errotulazioa euskaraz jartzen duten udalerriko establezimenduentzako diru laguntza. Eskaera epea, irailaren 15era arte.
- Webguneak euskaraz jartzen dituzten elkarte, enpresa eta bestelakoentzako diru laguntza. Eskaera epea, irailaren 15era arte.