Hiriko ikastetxeetako haurrak, goiz goizetik hankak eta besoak ondo berotu eta Irungo kaleetatik euskaren alde aldarria egiteko prest azaldu dira.
Ehunka ikasle eta irakasle atera dira korrika hiritik euskaren alde aldarria egiteko.
Gaur goizean Irungo kaleetan Korrika Txikia egin dute. Hiriko ikastetxeetako haurrak, goiz goizetik hankak eta besoak ondo berotu eta Irungo kaleetatik euskaren alde aldarria egiteko prest azaldu dira. 10:30etan eman diote hasiera, San Vicente de Paul ikastetxetik. Hortik hasi eta kale esanguratsuenak zeharkatu ditu. Gurasoak adi, euren seme-alaben argazkiak ateratzeko erne. “Hemen gaude, euskararen alde” oihua izan da nagusi ibilbide guztian zehar. Ehunka haur eta irakasle pozez aritu dira lasterketan. Ibilbidea Zabaltza Plazan bukatu da. Bertan, Asier Burguete ‘Goazen’ telesaileko aktoreak aurkezle lanak egin ditu, giroa alaitzeko. Trikitia, txalaparta, malabaristak… Denetarik egin dute plazan, eguna behar bezala ospatzeko. Kalejira erraldoi bat egin dute, ikasle guztien artean, euskararen aldeko txikien egun handiari amaiera emateko. Bukatzeko, “Gora Irungo ikasleak! Gora Korrika” oihukatu dute denek, harro.