Judas Arrieta artistak Ana Mari Elizazu irakaslea izan du gogoan gaurko komiki-tiran. Igandean omenduko dute, Emeki elkartean.
Hasierako andereñoak izango dituzte gogoan asteburuan, Hondarribiko Emakumearen Astea biribiltzeko. Larunbatean
Lehenengo Andereñoekin Solasean goiburuko hizketaldia egingo dute Emeki elkartearen egoitzan (Molla etorbidea, 1). 18:30ean hasiko da solasaldia izango da, eta afari-merienda egingo dute ostean.
Eta igandean Ana Mari Elizazu irakasle ohi eta mintzalaguna omenduko du Emekik, 12:30etik hasita. Hori ere elkartearen egoitzan izango da eta txalapartariek, trikitilariek eta dantzariek. Ondoren, Alaia Martin oiartzuarrak bertsoa abestuko dio omenduari, emakumetik emakumera. Eta eguerdia ixteko, luntxa prestatuko dute Emekikoek. Hor izango da Elizazu zoriontzeko eta berarekin mintzapraktika egiteko aukera.
Igandean izango da omenaldi hori, baina Judas Arrieta artista Emekikoei aurreratu zaie, eta errotulagailuz zoriondu nahi izan du irakasle ohia. Oarso Bidasoko HITZAk argitaratu du gaur komikia, papereko edizioan.
Ana Mari Elizazu omendu du Judas Arrietak Oarso Bidasoko HITZAko gaurko komiki-tiran