Korrikaren Urtemuga Jaia sorpresaz beterik egongo dela iragarri dute AEK-ko kideek. Jaiaren ardatza bazkari handi bat izango da.

Ehunka lagunek bat egin zuten euskararen aldeko lasterketarekin Irunen 2015eko edizioan.
Aurten
Korrikaren urtea da, 20.en Korrikarena. Martxoaren 30ean abiatuko da euskararen aldeko lasterkarien jarduera Otxandiotik, eta apirilaren 9an bukatuko da Iruñean. Lehenago, ordea, izango dira herriz herri hainbat ekitaldi AEKren Korrika berotzeko. Horien artean bat, naziokoa, Irungo Ficoban egingo dute, otsailaren 11n: Korrikaren Urtemuga Jaia.
AEK-k aurreratu duenez, egunaren ardatza bazkari handi bat izango da. Baina hori baino askoz gehiago izango da urtemuga festa, sorpresak iragarri dituzte. Aurrerago jakinaraziko ditu AEK-k xehetasun guztiak.
Bertan tokia izateko aldez aurretik izena emateko aholkatu dute antolatzaileek. Hori eginda, aurrerago, izen ematea berretsi beharko da ordainketa egin. 20 euroko prezioa izango dute txartelek. Hala, aurrez izena emateko
formularioa bete behar dute otsailaren 11n Ficoban egon nahi dutenek.