Aza 30, 2016
Banderen bedeinkapeneko bideoa, online
Larunbateko banderen bedeinkapenera hurbiltzerik izan ez zutenek, edo egon baina berriro ikusi nahi dutenek, aukera dute Interneten ekitaldiko irudiak ikusteko. HITZAk argazki galeria argitaratu zuen larunbatean bertan, eta Txingudi Online webguneak bideoa igo du sarera (behekoa da).
Hemezortzi bandera paseatu zituzten guztira Pilar Lazkanotegi ama ponteko izan zuen ekitaldian. Bazkalostean, Ekaitz Aznar arraunlariak klubaren urrezko intsignia jaso zuen, Hondarribia Arraun Elkartean hemezortzi urte betetzeagatik.
Ez dago iruzkinik