2017-02-28

[Galeria] Banderek badute bedeinkapena

Hondarribia, banderak

Hemezortzi bandera irabazi ditu aurten Hondarribiak

Festa giroan ospatu dute gaur Hondarribian banderen bedeinkapena. Denboraldian izerdiz irabazitako hemezortzi banderak elizaraino eraman dituzte, txarangak girotutako desfilean.

Txalo artean hartu dituzte arraunlariak Kale Nagusian, eta udaletxera iristean udalbatzako ordezkariek egin diete harrera. Ekitaldian, nola ez, aurten ama ponteko izateko ohorea izan duen Maria Pilar LazkanotegiĀ  izan da.

Apaizak egin die harrera arraunlari eta udaleko arduradunei, ondoren meza ospatuz, banderak bedeinkatzeko.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*