Euskararen Astea hasi dute San Jose ikastetxean
Hondarribiko San Jose ikastetxeak egitarau zabala prestatu du Euskararen Nazioarteko Egunaren harira.
San Jose ikastetxeko Euskararen Astea
Hilak 28, astelehena- Euskaraz Bizi Nahi Dut leloa zintzilikatuko dute.
- Binakako esku pilota txapelketaren hasiera.
- Eli Gallego nutrizionistaren hitzaldia, elikadura osasungarriari buruzkoa. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat.
- Kulki jolas parkea, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzakoentzat.
- Mugaritz jatetxeko Leire Etxaide sukaldariaren hitzaldia, DBHko 3. eta 4. mailakoentzat.
- LHko 4. eta 5. mailakoen bertsolaritza saio berezia, Jokin Labaien eta Jon Martinekin.
- LHko eta DBHko ikasleentzako Euskal Ginkana, Txispum-ek antolatua.
- Haur Hezkuntzakoentzat, ipuin kontalaria, txotxongiloak, jolas parkea eta karaokea.
- DBHko 4. mailakoek udaleko Euskara Zerbitzuak Kasino Zaharrean antolatutako Gaztedromoan parte hartuko dute, Talaiako eta Ama Guadalupekoa ikastetxeetako 15 urteko beste ikasleekin batera.
- Adin bakoitzari egokitutako euskal filmen zinema foruma.
- Binakako esku pilota txapelketen finalak.
- Ikasleen arteko Euskaraoke lehiaketa.
- Hamaiketakoa.