Expogrow kalamuaren azoka Ficoban egiten ari dira asteburuan. Bihar da hura bisitatzeko azken eguna.

Ficobaren kanpoaldean ere badaude jarduerak.
Atzo (ostirala) hasi zen Irungo Ficoban
Expogrow Kalamuaren V. Azoka. Kalamuaren industriaren sektoreaz gogoeta egiten ari dira foro sozialean, eta bien bitartean, erakustazokako lau pabilioi erakusketariz beteta daude. Kanpoaldean ere badaude jarduerak, egunez, nahiz gauez (kontzertuak daude).
Gaur azoka 20:00ak arte dago zabalik, eta bihar ere 10:00etatik arratsera arte bisitatzeko aukera izango da. Kalamuaren zaleek denetik dute bertan: ekoizleak, kontsumorako artikuluak, osagarriak, informazio guneak, joko aretoak…
Azoka, aldi berean, baliatzen ari dira kalamuaren erabileran zein aurrera urrats egin diren ezagutarazteko, eta etorkizuneko joerak aztertzeko.
Ondoko argazkietan zein giro dagoen ikus daiteke (atzokoak dira).
Expogrow-ren Facebook orrialdetik hartutakoak dira.