Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

'Badirudi 80 urte eta gero, egia esateko beldur garela'

Udalak gaurko antolatutako ekitaldiaren deialdiaren edukia kritikatu du Nicolas Guerendiain elkarteak.Irundarrek estatu kolpearengatik alde egin zutela zehaztu du.

Aizpea Amas
Irun
2016/09/01
Nicolas Guerendiain elkarteko kideen agerraldia.

Nicolas Guerendiain elkarteko kideen agerraldia.

1936an ehunka irundarrek utzi behar izan zuten etxea Francok bultzatutako matxinadaren ondorioz. Etzi, gainera, 80 urte beteko dira Irungo sutea gertatu zela, eta urteurren seinalatu horren aurrean, ekitaldiak egingo dituzte egunotan. Bihar (ostirala), kasu, Irungo Udalak egingo du, 12:00etan, Etorbidearen zubian. Udalak ekitaldi hori “sutearen ondorioz euren etxea utzi behar izan zutenen oroimenez” prestatu du. Haatik, Nicolas Guerendiain elkarteak argi utzi nahi izan du etxea ez zutela horregatik utzi behar izan, baizik eta “legez ezarritako II. Errepublikaren aurka uztailaren 18an izan zen estatu kolpearen ondorioz”. Mariabi Prieto eta Jon Hernandez Nicolas Guerendian elkarteko kideek ez dute udalaren deialdia seriotzat hartu, eta haren jokabidearen arrazoia ez dutela argi esan dute:?”Konfiskatzea,  isunak, errepresioa, hilketak… badakigu zergatik gurutzatu behar izan zuten irundarrek zubia, baina badirudi, oraindik, 80 urte igaro ondoren, egia esateko beldur garela edo beharbada ez zaigula interesatzen”. Are gehiago, “iraingarria” dela iritzi diote, udalak inoiz etxera itzuli ezin izan ziren pertsonak aipatzean “hainbat arrazoiengatik” ezin izan zutela egin esatea. “Oso arrazoi garbia zegoen euren etxeetara ezin itzultzeko II. Errepublikaren balio demokratikoen defentsa”. Irailaren 4ko sutearen aurretik ere, hainbat irundarrek faxisten kontra borrokatu zutela gogorarazi du elkarte errepublikanoak, eta abuztuaren 11n Pikoketan hildako lagunak aipatu dituzte, Evaristo Larrañaga, Florencio Iratxeta eta Nicolas Guerendiaian besteak beste. Bestalde, udalari gogorarazi dio frankismoaren krimenen kontrako Argentinako kereilaren aldeko mozioa onartu zuela 2013ko abenduaren 26an, “hori ez da bakarrik bozkatzea eta sinadura jartzea; horren arabera jokatu behar da”. Gaurko udalaren ekitaldian parte hartuko duela jakinarazi du elkarte errepublikanoak, eta hori baliatuko dutela esan duten euren desadostasuna agertzeko. Igandean, Sare Antifaxistarena Nicolas Guerendiain elkarteak ere ez du hutsik egingo Sare Antifaxistak iganderako antolatu duen ekitaldian, ihes egin behar izan zutenen omenez. Santiago zubian izango da, 12:00etatik aurrera. Ekitaldi horretan gogoraraziko dute zubia gurutzatu zutenak errefuxiatu bihurtu zirela: “Atzean utzi zuten, egun afganiarrek, eta beste herrialdetako herritarrek bezala, jazarpena, guda, heriotza eta izua”. Ekitaldi horrekin bat egingo duela jakinarazi du Irungo EH Bilduk.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.