Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Aitor Cañibano: "Asko zor diogu jaialdiari"

Travellin' Brothers taldeko gitarristarentzat, munduko blues jaialdi onenetakoa da Hondarribikoa. Aurten bitan joko dute leioarrek, ostegunean eta igandean.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2016/07/08
Ia dena prest dago XI. Hondarribia Blues Festival jaialdirako. Antolakuntza erabat itxita dago, kartelak Euskal Herriko ohiko hormetan itsatsi dituzte, hoteletan ‘ohe librerik ez’ karteltxoak jarrita… Hilaren 14tik 17ra egingo dute aurtengoa baina dagoeneko blues giroa dario herriari eta asteburu honetan bertan izango da zer entzun. Gaur eta bihar kontzertu bana antolatu dituzte kirol kaian (ikusi agenda), datorren asteari begira giroa bertzeko. Doan, herrian, eta maila handikoak. Horrelakoak dira Hondarribia Blues Festival jaialdiko kontzertuak. Hamarkada batean, ero batzuen ametsa errealitate bilakatu da, eta dagoeneko Europako blues bilgune handienetako bat da Hondarribikoa. Aitor Cañibano Goikoetxea Travellin’ Brothers taldeko gitarristak ez du zalantzarik horretan.
Aitor Cañibano Travellin Brothers

Aitor Cañibanoren ustez oso zaila da jaialdi batek Hondarribikoak biltzen duen guztia izatea

Jaialdi asko ezagutzen dituzue zuek. Beste batzuekin alderatuta, nolakoa da hemengoa? Mundu osotik bidaiatu dugu eta Europako eta AEBeko jaialdi handienetan jo izan dugu, eta Hondarribia Blues Festival handien artean dagoela esan dezakegu, ez bakarrik maila artistikoagatik, baizik eta alde guztiak kontuan izanik. Zer du zuretzat Hondarribia Blues Jaialdiak? Ez zaio ezer falta. Inguru pribilegiatua, gastronomia, publiko leiala, giro sinestezina kaletik asteburu osoan, antolakuntza ezin hobea… oso zaila da hori guztia batzen duen jaialdi bat aurkitzea, itzela da. Ez bakarrik niretzat, Travellin’ Brothers taldeko kide guztientzat Hondarribikoa jaialdi bat baino gehiago da, ezinbesteko data da guretzat. Inoiz ez dugu hutsik egin, jotzen, parte hartzen edo publiko bezala, beste edozeinek bezala gozatzen. Travellin’ Brothers taldea jaio eta urte pare batera hasi ziren antolatzen… Jaiotzen eta hazten ikusi dugun jaialdia da, eta nolabait esateko, bizitza paraleloak ditugu eta gure ibilbide musikalean eragin erabatekoa izan du. Asko zor diogu jaialdiari eta antolatzaileei. Hondarribia Blues Festivaleko historiako parte izatea guretzat asko pozten gaituen ohorea da.

Ostegunean eta igandean

Aurten One day in Norway diskoa kaleratu dute bizkaitarrek —beheko bideoan aurkezpen abestia entzun daiteke— eta Hondarribiko jaialdira bitan hurbilduko dira. Beraiek irekiko dute egitaraua, ostegunean, Itsas Etxea Auditoriumean haurrentzat eskainiko duten kontzertu pedagogikoarekin. Eta igandean 11. edizioko amaiera ekitaldian parte hartuko dute, beste hainbat artistekin batera. “Eta beste urte askotan egitea nahiko genuke. Bizitza luzea Hondarribia Blues Festival jaialdiari!”, gaineratu du leioarrak. Ikusi egitaraua
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.