[Bideoa] Familiak ekartzea da helburua orain

Katsikaseko familia hauskorrenen zerrenda osatu dute eta horiek Gipuzkoara ekartzeko lanean hasi dira boluntarioak.

Hondarribitik Greziara Itsas Etxea

Katsikaseko sei emakume boluntarioak Itsas Etxean kontakizuna egiten

Greziako Katsikas errefuxiatuen kanpalekuan Emekik bildutako arropa banatu zuten boluntarioen kontakizuna jaso zuen atzo arratsean Itsas Etxea Auditoriumak. Ekitaldi hunkigarria izan zen, une gozoak eta gaziak bildu zituena. Argazkiz, bideoez, eta hitzez, “Katsikaseko bost egun gogor baina ederrak” partekatu zituzten herritarrekin. Katsikasera joandako boluntarioez gain, Txomin Sagarzazu alkateak, Emeki elkarteko presidente Leire Miguezek, Arantxa Berrotaran Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak, Juanjo Acosta SMHrekin Kios irlan lanean aritutako gazteak eta Maribel Gartzia pediatrak hitz egin zuten. Errefuxiatuek dituzten bizi-baldintzez mintzatu zen Gartzia, bereziki, Katsikasen gaixorik dauden pertsonenez. Izan ere, familia hauskorrak Euskal Herrira ekartzen saiatzea da Hondarribiko boluntarioen erronka berria, eta bide helburu horretan laguntzen ari zaie Gartzia. Joan den astean hamabost familiez osatutako zerrenda bat aurkeztu zuten hondarribiarrek Batzar Orokorretan, Katsikaseko esperientzia kontatzearekin batera. Errefuxiatuen gaia lantzeko sortu den erakundeen arteko mahaian lantzen ari dira eskaera hori. Datozen asteetan ekimen beri horren gaineko informazio gehiago zabalduko du HITZAk.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.