Biarritzeko Wheels & Waves jaialditik 3.000 moto zahar hurbilduko dira Hondarribira, eta Portuan aparkatuko dute.
Bihartik igandera bitartean
Wheels & Waves jaialdia egingo dute Biarritzen, moto zaharren eta surf zaleen gozamenerako. Joan den mendeko hamarkada desberdinetako 3.000 moto bilduko dituzte aurten Wheel & Waves-en, baina hondarribiarrek ez dute Biarritzeraino joan beharko horiek ikusteko. Ostiralean Hondarribira hurbilduko dira, eta arratsaldean San Pedro eta Butroi pasealekuan aparkatuko dituzte guztiak.
Portura jaitsi aurretik Jaizkibel bisitatuko dute motozaleek. 14:00etatik 17:00etara ibiliko dira lehengo paradorearen inguruan, eta zenbait lasterketa burutuko dituzte. Ondoren jaitsiko dira herrira, eta 20:00ak aldera arte izango dira bertan. Motorren zarataz gain, musikaz ere girotuko dute Portu auzoa.
Wheels & Waves jaialdiko moto gehienek 40 urte baino gehiago dituzte