Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Grezian ikusitakoa Irunen eta Hendaian kontatuko dute

Hondarribiko boluntarioek hitzaldia emango dute Irungo 'Ongi Etorri errefuxiatuak!'. Datorren astean, Hendaiako Irakurraldian ere izango dira.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2016/05/26
Hondarribitik Greziara Katsikas

Emakume boluntario bat, errefuxiatuei scoobi doo pultserak egiten irakasten

Hondarribitik Greziara bidalitako arropa banatu zuten emakumeek Irunen kontatuko dute Katsikaseko kanpalekuan bizitutakoa. Ongi etorri errefuxiatuak! goiburuarekin, errefuxiatuen egoera salatzeko ekitaldiak egingo dituzte asteburuan Irungo Zabaltza plazan, eta antolatutako ekitaldien artean, Emeki elkarteak abiatutako kanpaina landuko dute emakume boluntarioetako batzuk. Arropa banatzeaz gain, askoz ere gauza gehiago egin zituzten han, eta errefuxiatuekin harreman handia egin zuten, batez ere haurrekin. besteak beste, haurrak bainatu, jolasak erakutsi, eta boluntarioen biltegia txukuntzen aritu ziren. Horretaz guztiaz mintzatuko dira igande eguerdian Zabaltza Plazan, 12:00etan. Greziatik itzuli zirenetik ez dira gelditu Katsikasera boluntario bezala joandako hondarribiarrak. Batetik, #HondarribitikGreziara abentura kontatzen ari dira han eta hemen. Dagoeneko hainbat komunikabideetan izan dira, eta herrian bertan zer egin aztertzen ari dira Emeki elkartearekin batera. Eta datorren asteazkenean, Hendaiako Akelarre elkarteak urtero antolatzen duen Irakurraldian parte hartuko dute boluntarioek. Aurten errefuxiatuen gaia landuko dute eta Karlos Zurutuzaren Tripoli-Kabul liburuaren irakurketa publikoa egitez gain, errefuxiatuekin harremana izan duten kazetarien testuak irakurriko dituzte, horien artean Katsikasetik bidalitako kronikak. Horrez gain, solasalditxoa ere izango da Hondarribiko boluntarioekin, baina oraindik zehaztu gabe dago zein ordutan. Familiak ekartzea helburu Katsikaseko familia hauskorrenetako batzuk Gipuzkoara ekartzeko mugitzen ari dira Hondarribitik Greziara joandako boluntarioak, Katsikasen lanean ari diren boluntarioekin koordinatuta. Batez ere gaixorik dituzten umeen familiekin hunkituta itzuli ziren boluntarioak, eta haien alde mugitzen ari dira. Zenbait urrats egin dituzte, baina diskrezioz ari dira lan egiten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.