Hamabost egun bete dituzte gose greban Fresnesko espetxeko euskal presoek.
Fresnesko espetxean dagoen Iratxe Sorzabal irundarrak zenbait otorduri uko egitea erabaki du. Joan den astelehenera arte zigor ziegan izan zen espetxeko beste emakumeak bezala. Beren ziegetara itzuli zituzten orduan.
Hamabost egun bete dituzte gose greban Fresnesko espetxeko euskal presoek, tartean, Errenteria-Oreretako Xabier Goienetxea. Gizonen moduluan gose greban diren bost euskal presoei batu zaizkie, gainera, Itziar Moreno eta Ekhiñe Eizagirre euskal presoak eta gose greba hasi dute azken orduetan.
Etxerat Elkarteak jakinarazi duenaren arabera, berri gutxi dituzte, baina gose greban diren presoak “indartsu” daude. Itziar Moreno isolamendutik ateratzeko eskatzeko hasi zuten protesta hilaren 10ean, eta horrela jarraituko dutela berretsi dute Moreno isolamendutik atera arte.
Gaur elkarretaratzea, Errenteria-Oreretan
Gaur 19:30ean elkarretaratzea egingo dute
Isolamendurik ez! lelopean Niessen sarreran. Euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespen neurriak salatzea dute helburu eta Goienetxea eta Fresnesko beste euskal presoei elkartasuna adieraztea. Elkarretaratzeak asteartero egingo dituzte Fresnesko presoek gose greban jarraitzen duten bitartean.
Larunbatean baraualdia egin zuten Errenteria-Oreretan, Fresnesko euskal presoekin elkartasunean