Iratxe Sorzabal irundarrak eta bertan dauden beste emakume presoek astelehenean bukatu zuten borrokaldia.
Fresneseko espetxea
Itziar Moreno euskal presoa isolamenduan jarri dute Frantziako Fresneseko espetxean. Kartzela horretako emakume presoek protestak hasi zituzten euren bizi baldintzak hobetze aldera, eta ekintza horien buru Moreno zelakoan, ezarri diote isolamendu egoera. Harekin bat egiteko, eta isolamendu egoera horrekin amai dadila eskatzeko, Fresneseko emakume presoek espetxeko arduradunak behartu zituzten eurak ere isolamenduan jartzera, eta aldi berean gizonek gose greba hasi dute (hilaren 10ean hasi zuten, tartean
Xabier Goienetxea oreretarrra dela). Horrela, Iratxe Sorzabal irundarra eta Ekhiñe Eizagirre ere bakartze egoeran izan ziren. Astelehenean bukatu zuten borrokaldia, espetxeko arduradunekin negoziazio bidea hasi ondotik.
Osnyko espetxean dauden euskal presoek ere bat egin dute protestekin.
Etxerat-ek esan duenez, apirila bukaeratik, Fresnesen dauden emakume preso sozialek hasitako protestetan —euren bizi baldintzak hobetzeko eginak— du jatorria isolamendu zigorrak. “Gerora”, zehaztu dute Etxerat-etik, “emakumezko preso politikoak batu ziren protestara (Iratxe Sorzabal, Ekhiñe Eizagirre eta Moreno bera). Zuzendariari 40 presok sinatutako gutun bat helarazi zioten aldarrikapen ezberdinekin: garbiketa arazoak konpontzea, haurdun diren emakumeak hobeto tratatzea, UVF bisita bereziak egiteko baimenak izatea, funtzionarioen aldetik errespetu gehiago izatea…”. Horrez gain, patio blokeo sinboliko bat (10 minutuz euren ziegara bueltatzera ukatu) egin zuten.
Astelehenean bukatu zuten Fresnesen dauden emakumeek protesta ekintza.