[Galeria eta bideoa] Bukatu da Hondarribitik Greziara abentura
Sei boluntarioen eta Oarso Bidasoko Hitzaren izenean, eskerrak eman nahi diegu abentura ahaztezin hau bizitzeko eta kontatzeko aukera eman diguten guztiei.
Asier Perez-Karkamo
Bidasoa
Donostiako autobus geltokian bukatu da Hondarribitik Greziara abentura
Bukatu da Hondarribitik Greziara abentura. Itzuli gara Euskal Herrira, bihotz puska guztiak jaso gabe, baina bueltan gara. Bederatzi egun izan dira kamioiak abiatu zirenetik, bost egun Katsikas-Ioannina errefuxiatuen kanpalekuan. Bost egun itzel, intensoak, gogorrak, hunkigarriak, ahaztezinak… ez dugu segundo bakar bat ere ahaztuko.
Amaitu da bidaia, helburuak beteta. Egitera joan ginena egin dugu, Emeki elkarteak abiatutako kanpainan jasotakoa iristen zela bermatzera joan ginen, eta muturreraino eraman dugu asmoa, arropa errefuxiatuen familiei beraiei banatuz (ikusi irudia). Beste kanpaleku batean ere izan gara, Filippiada eremu hertsian, eta hor ere hasi ginen Hondarribiko materiala banatzen (ikusi) —jarraituko dute egiten, behar handia dutelako han ere—.
Baina hori baino askoz gehiago egin dugu Grezian: boluntarioen biltegia txukundu (ikusi), haurrak bainatu (ikusi), beraiekin jolastu (ikusi), pultserak egiten irakatsi (ikusi), eskolako lurra jarri (ikusi), emakumeentzako hammam bat eraiki (ikusi), borrokak gelditzen lagundu… eta garrantzitsuena, iheslarien lagun izan gara (ikusi), horren beharra ere badutelako, bizi duten etsipena arinagoa egiten zaielako ondoan lagunak edukita.
Azkenera heldu da Hondarribitik Greziara egitasmoa. Baina ez genuke abentura bukatu nahi eskerrak eman gabe. Eskerrak, hau posible egin duzuen guztiei, hondarribiarrei eta kanpotik hurbildu direnei, lehenengotik hasita, azkeneraino; arropa eman, bulego lanak egin, dirua jarri duenari, guztiei. Eta noski, baita errefuxiatuei ere. Esker mila abentura ahaztezin hau bizitzeko eta kontatzeko aukera eman diguzuen guztiei.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.