250 lagun eta 27 kuadrilla elkartu dira aro modernoaren hirugarren Herri Olinpiadak amaitzeko bazkarian.
250 lagun bildu dira gaurko bazkarian.
Bazkariarekin amaituko dira aro modernoko hirugarren Herri Olinpiadak. Aho gozoarekin amaituko dute gaur eta horretarako bazkariaz aparte egun osoko egitaraua antolatu dute herriko kuadrillek. Jai giroan 250 lagun, 27 kuadrilla elkartu dira mahaiaren bueltan Zumardian. Eguraldia trakets samarra izan bada ere lehen orduetan, eguzkiak gogotik jo du bazkaria bitartean eta lastozko txano koloredunak izan dira nagusi.
Bazkaria amaituta sari banaketa egingo dute eta Elektropatxarangak hartuko du txanda ondoren. Afal ordura arte DJ Aristik alaituko du giroa eta Marmoka taldeak hartuko du txanda, ondoren. amitzeko, dantzaldia izango da 01:30era arte.