Hondarribiko produktuen astea abian da
Bertako produktuen astearen barruan ikasleek, nahiz nahi duten guztiek, era guztietako jarduerak dituzte aukeratzeko. Nekazaritza sektoreari eta bertako ekoizpena balioan jarri nahi dute.
- 18:00eta, udaletxeko areto nagusian, Txalupa egitasmoa aurkeztuko dute udalak eta Kunsthal eskolak.
- Hilaren 13an egin bezala, herriko hainbat ikastetxetako haurrak Damarri plazara hurbilduko dira bertako azoka ezagutzera. Tren Berdean joango dira ikastetxeetatik azokara. Han hainbat jarduera egingo dituzte.
- 19:00etan, Itsas Etxean, sukaldaritza tailerra Gorka Cepeda Arroka Berriko sukaldariaren eskutik. 15 pertsonarentzako tailerra da, eta Cepedak aurrez azokan erositako produktuekin landuko du tailerra partaideekin, afari-merienda bat prestatzeraino.
- 18:00etan, Kultur Etxeko areto nagusian, mahai-ingurua lehen sektoreko negozio aukeren ingurukoa. Hizlariak: Noemi Salazar, iaz Hondarribiko lehen sektorearen negozio aukera berriak aztertu zituen; Vanesa Barriuso, Urnietako Basitegi baserrian oiloak eta txerriak era ekologikoan hazten dituen baserritarra; Zaira del Rio, Laudioko (Araba) Olako hazitegiko arduraduna da; eta Hiritik At egitasmoko kide bat, 2015ean eta aurten Hondarribiko baserri eta lurren errolden proiektua garatu dute.
- San Pedro kalean azoka egingo dute, eta bertan, sukaldarien show-a izango daMikel Muñoz Gran Soleko eta Iñaki Gezala Batzokiko sukaldariekin. Azokan erosiko dituzten osagaiekin pintxoak egingo dituzte, azokan erosten ari diren bezeroei emateko. Azoka 08:00etatik 13:00ra dago zabalik, eta sukaldariak 11:00ak aldera hasiko dira lanean.
- Mattenea baserrian, 15:30ean hasita, sukaldaritza tailer ekologikoa. Bertako Josune Zamorak bere baratze ekologikoa erakutsiko du lehenik, eta tailerrerako beharko diren barazkiak hartuko dituzte; ondoren, askaria produktu ekologikoein, eta otordu horren ondotik, El Curry Verde jatetxeko Xabi eta Enara afaria egiten hasiko dira partaideak, bi plater eta postrea egiteraino.