Epaileak bost urteko zigorra ezarri dio baina Alemanian kunplitutakoa eta beste hiru urte ez lituzke kunplitu behar. Fiskaltzak ez du epaia errekurritu.
Tomas Elgorriaga Kunze preso hondarribiarra aurten aterako da Frantziako Fleury Merogis espetxetik. Duela bi aste epaitu zuten Elgorriaga Parisen, eta epaileak bost urteko zigorra ezarri zion, baina horietatik hiru ez lituzke kartzelan kunplitu beharko, baldintzapean baizik. Gainera, Alemanian gatibu egondako denbora tartea aintzat hartzen du sententziak.
Fiskaltzak hamar eguneko epea zuen errekurtsoa aurkezteko, baina epea iraungituta, ez du epaiaren kontrako idatzirik aurkeztu. Hala, urtea bukatu aurretik askatu dezakete Elgorriaga.
Sententziaren berri izan eta gero, Tomas Etxera elkartasun taldeak bere jarduera bukatutzat eman du, “helburua kunplituta”. Elgorriagaren Hondarribiko lagunek sortu zuten taldea 2014ko azaroan, hondarribiarra atxilotu eta gutxira.
Elgorriagaren aldeko elkarretaratze bat