Nagusiek 3. Mailako finala jokatuko dute Arrasaten, eta gazteek, Alegian 2. mailakoa.
Asteburuan zehar jokatuko dira Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatzen duen Udaberri Txapelketako finalak, modalitate eta maila guztietan. Hondarribiko Pilota Eskolak partaidetza hirukoitza izango du, bi bikote lehiatuko direlako esku pilota modalitatean, eta beste bat zestan. Eskuan, nagusietan eta gazteetan lehiatuko dira hondarribiarrak.
Gaur, Gazte Mailako finalak jokatuko dituzte Alegiko Elorri frontoian, 19:00etatik aurrera. Maia eta Esnaola hondarribiarrek 2. Mailakoa jokatuko dute, Euskal Jolaseko bikotearen kontra.
Eta bihar, Arrasateko Uarkapen, esku pilotako 3. mailako nagusien eta kadeteen azken partidak jokatuko dituzte, 18:30ean hasita. Seniorretan jokatuko dute Hondarribiko Pilota Eskolako ordezkariek, Maiak eta Pagadizabalek, Gazteleku taldeko bikotearen kontra.
Mayak eta Pagadizabalek (irudian), 3. Mailako txapela ekarri nahi dute Arrasatetik
Udaberriko finala jokatuko duen zestako bikotea, kadete mailakoa da, Goikoetxeak eta Sandovalek osatzen dutena. Zumaiaren kontra lehiatuko dira bihar Jostaldin,
Gipuzkoako txapela jokoan.