Planak zuen "hirigintza karga" arinduko dutela eta egun dauden etxebizitza gehienak mantenduko dituztela argitu du Santanok.
Jose Antonio Santano alkateak jakinarazi duenez, San Migel-Anaka inguruko planean aldaketak egin dituzte, Plan Orokorrean egindako gogoeta kontuan hartuta. Haren garapena “egingarriago egin nahi dugu, baina batik bat eguneratuago eta errealago egungo testuinguru ekonomikoa eta etxebizitza publikoak duen eskera kontuan hartuta”, adierazi du alkateak.
Hala, planak zuen “hirigintza karga” arinduko dutela eta egun dauden etxebizitza gehienak mantenduko dituztela argitu du Santanok. Ordenaziotik kanpo geratuko dira Santa Barbara baserria, Etxeberri etxea, Izartxo-Enea etxeea, Lakaxita eta Agerre Txiki baserria.
Etxebizitzak mantendu ahal izateko udalak 1.343.000 euro bideratu ditu, guztira, hiru urtetan. Alkatearen arabera, etxebizitza horietako bizilagunek pairatu behar izan duten “ezegonkortasunari” irtenbide bat emateko onartu zituen udalak diru laguntza horiek. Diru hori erabili dute eraikinen azterketa eta diagnostikoak egiteko, baita etxebizitza horien egoera hobetzeko lanak egiteko ere.
Horrez gain, Lekaenea eraikina ere sendotzea erabaki du udalak, eta Lekaenea ikastetxearen instalazioak handitzea ahalbideratuko du. Hala, Donostia kalean dagoen zatia erregulatzeko aukera egongo da eskolaren lursaila berriro ordenatuta. Orain arte, udalak dagoeneko hainbat lan egin ditu eraikin horretan, eta milioi bat euro inguruko inbertsioa egin du.
Udalak babes ofizialeko 400 etxebizitza egin nahi ditu San Migel-Anaka eremuan.
PSE-EEk irudi hau egin du egitasmoarekin