500 kriseilu askatuko dituzte Bidasoaren bi espigoietan, erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko.
Larunbat honetan egingo du Gure Esku Dagok (GED)
iazko abenduaren 26an egitekoa zuen kriseiluen ekitaldi ikusgarria. Erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformako Irun, Hondarribia eta Hendaiako taldeek
Ametsek ez dute mugarik goiburuko ekitaldi bateratua egingo dute larunbat gauean, 21:30etik aurrera.
Bidasoaren bi espigoietatik 500 kriseilu askatuko dituzte. Batetik, Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu nahi du GEDk, eta, bestetik, Bidasoaren bi aldetako herritarrek etorkizuna elkarrekin eraikitzeko beharra irudikatuko dute.
GEDk jakinarazi duenez, kriseilurik ez duenak egun horretan eros dezake, 2,5 euroan, ekitaldiaren aurretik. Gaueko bederatzi eta erdietan hasiko dira kriseiluak askatzen, eta inor hoztu ez dadin, txokolate beroa banatuko dute.
Gabonen aurretik eginiko proba, Hondarribiko espigoian