Lourdes Odriozolak hitzaldia emango du ostegunean, eta bisita gidatua zuzendu, larunbatez.
Historian doktorea den Lourdes Odriozolak
Ontzigintza Hondarribian, 1883-2000 goiburuko hitzaldia emango du ostegunean Arma Plaza kultur eta turismo gunean, 19:00etatik aurrera.
Arma Plaza Fundazioak antolatu du, herriko ondarea balorean jartzeko xedea duen
Ezagutu zure hiria programaren barruan.
1988an Aseguinolaza ontziola ireki zutenetik, industria horrek herrian izan zuen bilakaera aztertuko du Odriozolak. Berrikuntza teknologikoaren bidetik jo zuen Aseguinolazak, eta Juan Iridoy edo Lazaro Olaziregi bezalako artisauek bertan ikasi zuten ofizioa.
Historian lizentziatua da Odriozola Deustuko Unibertsitatearen bidez, eta doktoretza 1996 urtean lortu zuen
XVIII. mendeko Gipuzkoako itsasontzigintza goiburuko tesiarekin. Gipuzkoako historiari buruzko hainbat jardunaldietan parte hartu du eta erakunde askorekin kolaboratu du, hala nola, Aranzazi Zientzia Elkartea, Donostiako Aquariuma, Sagardoetxea Museoa, Txingudiko Zerbitzuak, eta abar luze bat.
Ontzigintzari buruzko ikerketa lan ugari argitaratu ditu Odriozolak, horien artean,
La construcción naval en Gipuzkoa, Siglo XVIII, eta
Construcción naval en Hondarribia (1203-2002).
Larunbatean, bisita gidatua
Programako gainontzeko deialdietan bezala, aste honetan ere hitzaldiari lotutako bisita gidatua egingo dute larunbat goizean. Odriozolak berak zuzenduko du bisita, eta Kai Zahar inguruan egingo dute, 11:30ean. Sustraia elkarteak zaharberritutako
Mariñel arrantza ontzian hasiko da txangoa.
Hitzaldia irekia da, baina bisitarako ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. 943 64 36 77 telefono zenbakian egin daiteke, edo
posta elektronikoz.
Hondarribiko Kai Zaharreko ikuspegia, XX. mende hasieran