Telmo Basterretxea hondarribiarrak Showing Film Awards saria irabazi du

Telmo Basterretxea

Telmo Basterretxea, herri olinpiadak grabatzen, berak sortutako garabi batekin

VI. Showing Film Award film labur eta iragarkien nazioarteko lehiaketako lehen saria irabazi du Telmo Basterretxea hondarribiarrak Madrilen. Atzo egin zuten sari banaketen gala Madrilgo Prentsaren Zineetan, eta bertan jakin zuen hondarribiarrak film laburren ataleko sari nagusia irabazi zuela. Zinemagintza ikasten ari da Basterretxea Madrilen, ECAM eskola ezagunean. Lehen ikasturtea du bertan, baina bistan denez, haizea alde duela abiatu ditu ikasketak.

18 eta 25 urte bitarteko zinegileei zuzendutako lehiaketa da Showing Film Awards eta aurtengo edizioan 400 lan aurkeztu dira. Unibertsitate mailako nazioarteko deialdi garrantzitsuenetakoa da eta lehen saria irabazi du Basterretxeak La persona que más admiro film laburrarekin (ikusi behean), eta, 5.000 euroko sariaz gain, oihartzun handia lortu du bere lanarekin. Izan ere, zinema munduari lotutako nazioarteko izen handiko pertsonek osatu dute epaimahaia.

Basterretxeak, Eva hamar urteko haurraren istorioa kontatu du La persona que más admiro film laburrean. Evak, gehien miresten duen pertsonari buruzko lan bat prestatu behar du eskolarako, eta aitona margolariari buruzko lana prestatzen du.

Irakurri Telmo Basterretxeari egindako elkarrizketa

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend