Dantzara egokitutako Julio Verneren 'Lurraren erdigunera bidaia' obra ikusteko aukera izango da larunbat honetan, hilak 31, Amaia KZn.
roseland musical
Dantzara egokitutako Julio Verneren
Lurraren erdigunera bidaia obra ikusteko aukera izango da larunbat honetan, hilak 31, 17:00etan, Amaia KZn.
Zientzia fikziozko nobelaren egokitzapena Roseland Musical dantza konpainia eta Franc Aleuk elkarlanean ekoitzitako lana da. Azken hori ikus-entzunezkoen arloan ibili da, eta Kataluniako Generalitateko Kulturako Premis Nacionals saria eman zioten 2013en, ikus-entzunezkoen atalean ere, bere sorkuntzek duten inpaktuagatik. Elkarrekin ekin diote ekoizpen berri honi, aurreko
Pinocchio lanean lortutako arrakastaren ondoren.
Sarrerak ohiko tokietan eros daitezke, 7,10 euroan.