EH Bilduk bi helburu izan dituela azaldu du bere ordenantza proposamenetan. Batetik, ordenantza fiskalak bere osotasunean berrikustea, eta bestetik, binetaren zerga justuago bat edukitzea.
autoak aparkatuta
Ordenantza fiskaletan egingo dituzten aldaketen berri eman du aste honetan udalak, eta EH Bilduk kritikatu duenez, beste udal taldeek egindako lana ezkutatu du udalak egindako kontakizunean: “Interesatzen zaiona bereganatu du udalak, gero publiko egiteko”.
Horrela, EH Bilduk bi helburu izan dituela azaldu du bere ordenantza proposamenetan. Batetik, ordenantza fiskalak bere osotasunean berrikustea, eta bestetik, binetaren zerga justuago bat edukitzea.
Egindako proposamenetan lehenengoa bakarrik hartu duela aintzat azaldu du EH Bilduk. Errenten ardura duen teknikariari akats larriak zeudela ikusarazi ziotela esan du udal taldeak, eta ondoren, teknikariak proposatu ziola udal gobernuari zuzenketa eta aldaketak egiteko, “arazo eta konplikazioak ekar ziezaizkiolakoan”.
Binetaren harira, “zerga justuagoak” eskatu ditu EH Bilduk: Ibilgailu elektrikoek jaso dezaketen hobaria %75etik %95era igotzea, eta geroz eta kutsasura mila gutxiago sortzen duten ibilgaiulen erosketa bultzatze aldera, gehienez kilometro bakoitzeko 100 g/co2ko emisioa sortzen duten ibilgailuentzako %75eko hobari berri bat sortzea”. Hori, ordea, ez du aitzat hartu udalak.
“Horrek denak udal gobernuak duen funtzionatzeko moduari erantzuten dio. Duten gehiengoa edukita nahikoa omen dira, eta ez dituzte talde politikoen proposamenak eztabaidatu ere egin nahi”.