Garaipenaren gola 90. minutuan lortu zuen Tolosak, penaltiz. Datorren asteburuan Zarautzen kontra jokatuko du Hondarribia futbol taldeak.
Partida guztiak irabazi ditu Tolosak
Hondarribia Futbol Elkarteko lehen taldeak 2-1 galdu zuen larunbatean Berazubiko zelaian, Ohorezko Mailako lider Tolosaren kontra. Tolosarrek orain arteko sei partidak irabazi dituzte, horietatik bi bakarrik gol bakarrez, bigarren jardunaldian Aloña Mendiren kontrakoa eta larunbatekoa. Hondarribiak azken momentura arte izan zuen gertu berdinketa. Izan ere, 90. minutuan sartu zuten tolosarrek bigarren gola, penaltiz.
Porrotaren ondorioz, behera egin du Hondarribiak
sailkapenean, baina ez gehiegi. Bederatzigarren jarri dira, zortzi punturekin. Kontuan izan behar da lehen sei jardunaldietan, Getariako Keta ezik, gainontzeko aurkari guztiak sailkapeneko goialdekoak izan dituztela berdeek. Eta hurrengo asteburua ez da salbuespena izango, zortzigarren postuan dagoen Zarautzen kontra jokatuko baitu Hondarribia futbol taldeak.
Hondarribia FE-ren asteburuko emaitzak
Gipuzkoako Ohorezko Maila
Lehen Erregionala
- Hondarribia-Irun 1902 1-1
Gazteen Ohorezko Maila
Gazteen Lehen Maila
- Landetxa B-Hondarribia 0-0
Kadeteen Lehen Maila
- Behobia A-Hondarribia A 2-0
- Hondarribia B-Behobia B 2-5
Emak. Kadeteen Ohorezko Maila
Haurren Ohorezko Maila
- Real Union-Hondarribia 2-3
Haurren Txiki Maila
- Real Union-Hondarribia 2-1
Emak. Haurrak. 1. fasea
- Hondarribia A-Oiartzun B 2-0
- Hondarribia B-Oiartzun A 0-13