Hondarribiko Zura taldea itzuli da, eta rock doinuekin da bueltan. Xabi Strubellen taldeak Egunkari ezkutua kaleratu berri du, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi zenaren Leturiaren egunkari ezkutua nobela oinarritzat hartuta. Hilaren 10ean Psilocybenean aurkeztuko dute, Sindrome del Norte taldearekin batera.
Duela zazpi urte Kiribil kaleratu zutenetik, ezer argitaratu gabe zeuden hondarribiarrak, Bidehuts argitaletxeak Mikel Laboaren moldaketekin argitaratutako Txinaurriak diskoan izandako parte hartzea salbu. Kiribil-en Nerea Olaxa abeslariarekin bossa nova erritmoetan murgildu baziren, oraingoan Willis Drummond taldeko Jurgi Ekiza jarri da mikroan, Strubellekin batera, eta erritmoa azkartu dute, rock musikara itzuliz.
Ekiza ez da Zurako partaide berri bakarra, Arkaitz Amunarriz (Kabul) gitarrista ere hasi baita taldean. Azken diskoa grabatu zuen formaziotik Hans Dieckmannek (baxua) eta Eñaut Balentziagak (bateria) jarraitzen dute Strubellekin.
Irakurri Badok euskal musikaren atariak Strubelli egin dion elkarrizketa.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.