Herritar oroko bisita dezaket Carlos Blanco Aginaga liburutegi berria. Urriaren 3an inauguratuko dute.
CBAren sarrera
Aurki zabalduko dute Carlos Blanco Aginaga (CBA) Irungo liburutegi berria, San Juan plazan. Herritarrak hura erabiltzeko irrikitan daudenez, udalak kultur azpiegitura berria ezagutarazteko iniziatiba prestatu du urriaren 2rako (ostirala): liburutegiak ateak zabalduko ditu edonork ikus dezan, hau da, ate irekien eguna egingo dute. Hurrengo egunean, urriaren 3an (gaur zortzi) inauguratuko dute.
Liburutegian azken ukituak zaintzen ari dira langileak, liburutegi zaharretik azken materiala eramateaz gain. Dena prest nahi dute eduki hilaren 3rako (larunbata da).
Udalak oraindik ez du jakinarazi zein izango den inaugurazioaren egitaraua, baina aurreratu du ez dela faltako musikarik, antzerkirik, edo haurrentzako jarduerarik. Horrez gain, Alde Zaharra-San Juan auzo elkartearekin nahiz San Juan inguruko ostalariekin hitz egiten ari da udala egun horretan kolabora dezaten. Ikastetxeek ere tokia izango dute inaugurazioan.