Ostiralean berriro hasiko dira Ttipi-ttapa

60 urtetik gorakoei zuzendutako ekimena da Ttipi-ttapa. 11:00etan Itsas Etxetik abiatuko dira ostiralero, eta ordu eta erdiko txangoa egingo dute. Bidasoko Hitza

Ttipi Ttapa bertikala

Itsas Etxetik abiatuko dira

Ostiralean, hilaren 18an, itzuliko da Ttipi-ttapa programa. 60 urtetik gorakoei zuzendutako ekimena da, eta helburua oso xinplea, taldean ibiltzea, osasuntsuago bizitzeko. 11:00etan Itsas Etxetik abiatuko dira, eta ordu eta erdiko txangoa egingo dute. Biltzen direnen ezaugarrien arabera, taldetan banatuko dira, eta zailtasun edo luzera desberdineko ibilbideak egingo dituzte. Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Departamentuak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Departamentuak eta Osakidetzako Osasun Etxeetako Lehen Mailako Arreta Zerbitzuak elkarlanean antolatzen dute Ttipi-ttapa, eta Nagusilaneko boluntarioek gidatzen dituzte ibilbideak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.