Dantza Hirian egitasmoaren hamargarren ekitaldiak Irunen izango du, beste behin, geltoki. Larunbat arratsaldean hainbat dantza saio egingo dituzte. Bidasoko Hitza.
Paula Quintana dantzariak parte hartuko du Dantza Hirian-en
Dantza Hirian egitasmoaren hamargarren ekitaldiak beste behin geldialdia egingo du Irunen. Zehazki, hilaren 19an (larunbata) lau saio jasoko ditu epaitegiaren ondoko plazak, 17:30ean hasita. Dantza Hirian dantza garaikidearen jaialdia da, hainbat herritan egiten da, eta hilaren 18an hasi eta 27an bukatuko da. Gaur aurkeztu dituzte Irungo dantza saioak (beheko zerrendan daude).
Juncal Eizagirre Irungo Udaleko Kultura ordezkariak dantza egitasmoak kalekoa, eta doan izaten jarraitzen duela, dantza garaikidea herritar orori hurbildu asmoz. Baiona-Donostia eremuan egiteak are aberasgarriago egiten duela azaldu du Eizagirrek, “Dantza Hirian dantza garaikidearen jaialdi bat baino gehiago da”. Zinegotziak Miryam Arkaia dantza jaialdiaren zuzendaria izan du alboan gaurko aurkezpenean.
Honakoak dira Irunen larunbatean izango diren ikuskizunak eta jarduerak. Denak epaitegiaren ondoko plazan egingo dituzte:
- 17:30ean, dantza eta marrazketa tailerra haurrentzat.
- 18:30ean, Paula Quintana dantzariaren Sueño 3 ikuskizuna.
- 18:45ean, Alberto eta Marcos Pardoren Nexus ikuskizuna.
- 19:00etan, Krego-Martin Danza taldearen To Be Continued ikuskizuna.