'Erraztuna', Hondarribiko jaiak iragartzeko

Maider eta Ion Goikoetxeak egin dute kartela. Fondo urdin ilun batean eraztun batekin lotutako zapi zuri bat azaltzen du Erraztuna lanak.

Erraztuna Hondarribiko jaiak 2015

Kartelaren egileak, Kalixa Silanes kultura zinegotziarekin

Zilarrezko eraztun batekin lotutako zapi zuri bat, fondo urdin ilun batean; letrak ere, zuriak. Erraztuna izango da aurtengo Ama Guadalupekoaren jaiak iragarriko dituen irudia. Maider eta Ion Goikoetxea dira egileak, hondarribiarrak biak. 70 lan aurkeztu dira aurtengo lehiaketara eta Goikoetxearrena hautatu du epaimahaiak. Bigarren tokian Diego Antxon Etxebesteren Izenbururik gabe geratu da, eta hirugarren saria Laura Palaciorentzat izan da, Pausua, erritmoa eta koloreak lanagatik. Erraztuna kartela gertutik ikusi nahi duenak Arma Plaza Interpretazio Zentroan du aukera, jaietako kartel eta argazki lehiaketetara aurkeztutako lanak biltzen dituen erakusketa bisitatuz. Hilaren 18ra arte zabalik dago, egunero.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.