Espainiako estatuko natura argazkilari onenetako askok parte hartuko dute asteburuan Jaizkibel mendiari buruz Hondarribian egingo den argazkilari topaketan.
Jaizkibel mendia, airetik hartuta
Espainiako estatuko natura argazkilari onenetako askok parte hartuko dute asteburuan Jaizkibel mendiari buruz Hondarribian egingo den argazkilari topaketan. Esperientziak partekatzeaz gain, “kontzientzia piztu eta natur eremu garrantzitsu bezain hauskor hori babes dadila” eskatuko dute.
Jaizkibel Amaharri eta Natura-argazkilarien Espainiako Sozietatea (
Aefona) elkarteek antolatua dira jardunaldiak.
Ostiraletik igandera
egitarau zabala prestatu dute, tartean hainbat hitzaldi eta argazkiak ateratzeko irteerak. Ekitaldi guztiak doan dira, baina gehienentzako tokirik ez dago aspaldi, eta publikoak soilik larunbat goizean Kultur Etxean egingo diren hitzaldietara joateko aukera izango du.
Hitzaldi horietan, Jaizkibel mendiaren mehatxuak eta argazkigintzarako duen balorea aztertuko dituzte, eta ondare natura hauskorra zaintzeko hartu beharreko neurriez mintzatuko dira. Javier Alonso Torre, Pablo Bou, Pablo Sanchez eta Jose B. Ruiz izango dira hizlarietako batzuk.