Alex R. Cruzen argazkiak biltzen dituen Bluesa 10 urtez gure artean erakusketaren Bluesa 10 urtez gure artean erakusketa inauguratuta, abiatu da Hondarribiko X. Blues Jaialdia.
Asko dira dagoeneko erakusketa ikusi duten blues zaleak
Bluesa 10 urtez gure artean erakusketaren inaugurazioarekin jaso dute
Hondarribiko X. Blues Jaialdiko pertsiana. Aurreko edizioetako artistek utzitako oroigarriak eta Alex R. Cruzen argazkiak ikus daitezke gaurtik eta jaialdia bukatzeraino Itsas Etxeko erakusketa aretoan, Benta eszenatoki nagusiaren ondo-ondoan.
19:00etan puntuan ireki dute Itsas Etxeko atzealdeko atea, pilatzen hasiak ziren blues zaleen gozamenerako. Dagoeneko asko dira erakusketatik pasatu diren herritar nahiz bisitariak, eta gustura, oso gustura irten dira denak ikusitakoarekin. Cruz argazkilaria bera ere izan da Itsas Etxean, baita Kalixa Silanes zinegotzia, bere estreinako jaialdian kulturako arduradun bezala. Giro berezia antzeman da erakusketaren inaugurazioan, jendea jakitun baitzen aurtengo ekitaldiak muga guztiak gainditzeko modukoa izan daitekeela.
Alex R. Cruz, bere argazkietako baten ondoan
Gaur, osteguna, Bentako eszenatokian bakarrik izango dira kontzertuak, 21:30ean hasita. Goiztiarrenek Asier Elorza eta Mikel Etxeberriaren,
Diablues eta Bluecifer-ren blues akustikoa entzuteko aukera izango dute. Mississipiko blues zaharra jotzen dute bergararrek, baina ukitu pertsonalarekin.
22:30etik aurrera jaialdiko lehen izan handia igoko da oholtzara.
Shakura S’Aida kanadarraren ahotsak entzuleak txunditu eta hunkituko ditu. Bidai bat izango da S’Aidaren kontzertua, bluesetik jazzera eta jazzetik rhythm & bluesera.
Baina R&B-ez norbaitek baldin badaki, horiek
Dr. Feelgood ingelesak dira, 00:00etatik aurrera Hondarribiko Benta hankaz gora jartzeko asmoa dutenak. Londreskoek soinu proban argi utzi dute 1970.eko hamarkadan bezain elektrikoak izaten jarraitzen dutela.
Ikusi egunez eguneko egitaraua,
Agenda atalean.