Ez dira garai onak kulturarako, eta aurrerantzean ez dira hobeak izango, hutsune handia utziko baitu Txiplaoko areto handiak.
Pettik bezala, musikari handiek zapaldu dute Banakoko tablatua azken urteotan
Hondarribiko
Banako tabernak pertsiana itxiko du igandean, betiko. Badira hilabete batzuk aretoa kudeatzen duen Urbil Artolari ideia hori buruan bueltaka zebilkiola, eta azkenean erabakia hartu du.
Irudia joan den igandekoa da, Petti beratarrak emandako kontzertukoa. Beste behin, bost izarretako emanaldia jaso zuen Banakok, eta azken unera arte langa goian mantenduko du. Larunbatean Zaira Franco mexikarraren kantaldia izango da eta iganderako claque dantza eta vintage jazz musika emanaldia antolatu dute.
Ez dira garai onak kulturarako, eta aurrerantzean ez dira hobeak izango, hutsune handia utziko baitu Txiplaoko areto handiak.