Hondarribia Marlaxka Xake Elkarteak sekulako emaitzak lortu ditu haurren mailako Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketetan. Banaka, Ander Tafallek Gipuzkoako txapela lortu du eta Patxi Morenok Euskadikoa.
Marlaxkako haurrak eta nagusiak, Kasino Zahrreko lorategietan jokoan
Hondarribia Marlaxka Xake taldearen harrobiak albiste onak pilatzen jarraitzen du. Maiatza hasieran
Ander Tafallek haur mailako Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen, eta Patxi Moreno taldekidea bigarren geratu zen.
Patxi Moreno, Ander Tafall, eta Groseko Ivan Iturrarte eta Josu Manterola, Tafallen anai txikiekin
Bada duela bi asteburu Euskadiko Txapelketa egin zuten Donostian eta Morenok jantzi zuen txapela, eta Tafall hirugarren sailkatu zen proba berean. Euskadiko bigarren txapela jantzi du Morenok,
iaz kimuen mailan garaile geratu baitzen.
Eta pasa den asteburuan, taldekako eskolarteko Euskadiko Txapelketa egin zuten, Donostian ere. Hondarribia Marlaxka hirugarren geratu zen, Leioako Altzaga eta Sestaoko Naturgas talde bizkaitar indartsuen atzetik. Ander Tafall, Patxi Moreno, Aitor Regatos eta Odei Lete izan dira Marlaxkako Toki Alai taldea osatu duten xakelari gaztetxoak.
Txapelketetako argazkiak ikusteko, bisitatu
Marlaxka klubaren webgunea.