Euzko Alderdi Jeltzalea pozik azaldu da igandeko bozketan lortutako garaipenarekin, eta herritarrei eskerrak eman dizkie komunikabideei bidalitako ohar bidez.
Sagarzazu pozik agertu da emaitzekin
Hondarribiko Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) pozik azaldu da igandeko bozketan lortutako garaipenarekin, eta herritarrei eskerrak eman dizkie komunikabideei bidalitako ohar bidez: “EAJk Hondarribiko herriari bihotzez eskerrak eman nahi dizkio gure proiektuan eta gure taldeak jarritako konfiantzagatik”.
Gehiengo osoa lortuta, jeltzaleek ez dute arazorik izango bere proiektua aurrera eramateko, eta herritarren bizitza kalitatea hobetzeko balioko duela dela gaineratu du Hondarribiko Uri Buru Batzarrak: “Ilusio handienarekin prestatutako proiektua da, eta ziur gaude gure hiri maitearen eta osatzen dugun guztion onerako izango dela”.