Guadalupe Plata, El Columpio Asesino, Siniestro Total, Nacho Vegas, La MODA eta Bullet Proof Lovers daude kartelean. Konfirmazio gehiago espero dira.

Irun Rock 2015en egotekoa da El Columpio Asesino (Argazkia: elcolumpioasesino.com)
Irailaren 25etik 27ra egingo dute Irun Rock 2015 jaialdia. Irailaren 26an, Ficoban musika independentearen jaialdiaren kontzertu erraldoia egingo dute. Eta apurka antolatzaileak egun horretako taldeen konfirmazioak ematen ari dira. Kartelean, jada honako taldeak daude: Guadalupe Plata, El Columpio Asesino (azken bi hauek asteburuko konfirmazioak izan dira), Siniestro Total, Nacho Vegas, La MODA, eta Bullet Proof Lovers. Oraindik talde gehiago egongo direla esan dute antolatzaileek.
Irailaren 26ko kontzertu horretarako
tiketak jada salgai daude 25 euroan (egunean txartelen prezioa 30 eurokoa izango da). Saio erraldoia 20:00etan hasiko da (Ficobako ateak 19:00etatik zabalik).
Jaialdia hainbat tokitan ari dira aurkezten. Aurretik Irunen eta Donostian aurkeztu zuten, eta asteburu honetan, ostiralean zehazki, Madrilen eman zituzten jaialdiaren xehetasunak nola ez, kontzertu batekin.
Taldeen lehiaketa
Jaialdiarekin batera, hainbat jarduera egiten ari dira musika festaren antolatzaileak. Horietako bat da taldeen lehiaketa. Bertara aurkeztu diren 100 bat banderatik, aukeraketa egin dute antolatzaileek, eta lehiaketaren irabazlea nor izango den erabakitzeko bozketa abian da
jaialdiaren Facebook atarian.