Hondarribiak ohorezkoa izaten jarraituko du

Zaleek erantzun dute Hondartzako harmailak betez, eta jokalariek dena eman dute berdegunean, partidaren garrantziaz jabetuta.

Hondarribia futbol elkartea

Jokalariak Indar Berde Taldeko zaleekin garaipena ospatzen

Hondartza futbol zelaian Usurbili 3-1 irabazita, Hondarribia Futbol Elkarteko lehen taldeak Ohorezko Mailari eutsi dio. Hil ala biziko partida zen, bi taldeek zutelako jaitsiera jokoan. Zaleek erantzun dute Hondartzako harmailak betez, eta jokalariek dena eman dute berdegunean, partidaren garrantziaz jabetuta. Hiru puntuak etxean geratu dira, eta Usurbil jaitsi da Preferentera. Etxekoak aurreratu dira lehen zatian, baina minutu gutxira berdindu du Usurbilek. Bigarren zatian bigarren golaren bila zelairatu dira bi taldeak, baina hondarribiarrek sendotasun handia erakutsi dute defentsan, eta erasoan oso azkar mugituz, usurbildarren atzekaldean behin eta berriro puskatu dute.
Hondarribia futbol elkartea

Merezita irabazi du taldeak

Bigarren gola faltaz lortu dute berdeek, eta hirugarrena kontraeraso bikain baten ondoren. Garaipenarekin, datorren urtean Ohorezko mailan jokatuko du taldeak.

Preferentekoak, bihar

Eta bihar, igandea, bigarren taldearen txanda izango da. Jaitsiera kanporaketako joaneko partida jokatuko dute Hondartzan Ilintxaren kontra, 17:00etan. Lehen taldeak bezala, mailari eutsi nahi dio Hondarribia Futbol Elkarteko bigarren taldeak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.