Aldatsa eta Xalbardin, Hondarribiko Botikako Agroaldean baratza ekologikoak lantzen dituzten hiru ekoizleetatik bik, Kakusai agrozozketa antolatu dute Ballestenean ekainaren 7rako, igandez.
Aldatsak lehen kakusai zozketa Irunen antolatu zuen. Oraingoan Ballestenean izango da, Hondarribian
Aldatsa eta Xalbardin, Hondarribiko Botikako Agroaldean baratza ekologikoak lantzen dituzten hiru ekoizleetatik bik, Kakusai agrozozketa antolatu dute Arkolla auzoko Ballestenean ekainaren 7rako, igandez. Aitor Kriado
Xalbardin-ek azaldu duenez, “bi zaldien kakamokordoek erabakiko dituzte saritutako lur eremuak”. Bi sari izango dira (behean), biak maila berekoak. Eskualdeko bigarren zozketa izango da,
duela bi urte Aldatsak Irunen egin baitzuen berea. Oraingoan, Botikan lur eremu bat lantzen hasi direnez, Hondarribian antolatu dute, Xalbardinekin batera.
Duela bi urteko zozketako zaldiak
Aurtengo zozketarako 1.500 rifa argitaratu dituzte eta beste hainbat eremutan banatuko dute Ballestenea ondoko lurra. Kakusai agrozozketa ekainaren 7an egingo da, 12:00etan. Xalbardinek esan duenez, ez da notariorik izango, “baina nahi duenak bertatik bertara jarrai dezake zozketa”.
Rifa bakoitzaren salneurria bi eurokoa da eta honako lekuetan eros daitezke: Ballestenean, kirol kaiko Basque tabernan eta asteazkenetako azokan, Xalbardinen postuan; eta Irunen, Lakaxitan, Pombar zapata dendan eta Orrua tabernan. Zozketako arauak ezagutzeko eta informazio gehiagorako, bisitatu
kakusai-agrozozketa.tk webgunea.
Kakusai agrozozketa. Sariak
A saria eta B saria
- Arrigorri ostatu jatetxean 2 lagunentzat egonaldia: Gau bat logela bikoitzan. Afaria eta gosariarekin.
- 2 pertsonentzat afaria El Curry Verde jatetxe begetarianoan.
- Hilabete osorako barazki saskiak Aldatsa Baratza eta Xalbardin Baratzaren eskutik.
- Olio ekologikoa, 5l-ko botila, Lurrai-ren eskutik.
- Patxaran botila bat.
- 6 sagardo botila.
- Alpargata pare bat Calzados Pombar dendaren eskutik.
- Ile mozketa bat Olivia Gormaz ile-apaintzailearen eskutik.