Abotsanitz alderdiak Mendelun izango du gaur, osteguna, hauteskunde kanpainako ekitaldia, 19:30ean. Ibai Labaienek azaldu duenez, besteak beste krisiaren kontrako neurriak proposatuko dituzte Mendelun, "bereziki kolpatuak direnak kontuan izanik".
Abotsanits taldearen egoitza
Abotsanitz alderdiak Mendelun izango du gaur, osteguna, hauteskunde kanpainako ekitaldia. Gizarte zentroan auzotarrekin bilera irekia egingo du, 19:30ean. Ibai Labaien zerrendako seigarrenak azaldu duenez, besteak beste krisiaren kontrako neurriak proposatuko dituzte Mendelun, “bereziki kolpatuak direnak kontuan izanik”.
Udalean lanpostuak sortzeko lan egingo dutela esan du Labaienek: “Udaletik enpleguaren alde lan egin daiteke, eta langabetuen formakuntzan. Hiriko langabetuen etengabeko hezkuntza bultzatuko dugu eta azterketak egingo ditugu sektoreka, bakoitzaren beharrak ezagutu eta neurriak hartzeko”.
Hauteskunde programaren barruan,
Abotsanitz-ek gizarte zerbitzuei garrantzia handia emango diela nabarmendu du Bilduren zinegotzi ohiak: “Lan egingo dugu hondarribiarrek udalak kudeatzen dituen gizarte zerbitzuak jaso ditzaten, baita beste erakunde publikoek eta gobernuz kanpoko erakundeek eskaintzen dituztenak ezagutu ditzaten. Gizarte laguntzak ez dira limosna, eskubideak dira, eta behar bezala informatu behar da horietaz. Biztanleek behar duten laguntza bermatuko dugu, bereziki egoera larrien daudenena, bai larrialdi ekonomikoan daudelako, bai bestelako arazoak dituztelako”.
Biztanleek behar dituzten gizarte zerbitzuak “bermatu” egingo dituztela erantzi du Labaienek, Abotsanitz ezker abertzaleko alderdiak Mendeluko auzotarrekin egingo duen bileraren aurretik.