Ismael Razga, gizonetan irabazle, helmugara iristen. Argazkia: Ines Macias
Gizonetan Ismail Razga eta emakumeetan Alizia Olazabal izan ziren atzo garaipe Aiako Harria V. Mendi Lasterketaren irabazleak. Razga santurtziarrak ordubete eta 48 minutuko lana egin zuen txapela janzteko, Olazabal irundarrak, berriz, bi ordu eta 13 minutukoa. Eguraldi ona lagun, ikusgarria izan zen aurten ere proba.
Erlaitz mendi elkartearen barruko Mugalariek antolatua, beti bezala, antolakuntza fina izan zuen probak. 350 partaide izan zituen (itxaron zerrenda zegoen) lehiak, eta mendi lasterketetan ohikoa denez, partaideek sufrimendua eta gozamena elkarbanatu zituzten.
Gizonetan bigarrena Endika Gartzia lasartearra izan zen (1:51), eta hirugarrena Asier Aguado bizkaitarra (1:53). Emakumeetan bigarren saria Gernikara joan zen, Maria Zorroza igo zelako podiumaren bigarren koskara (2:18), eta hirugarrena, berriz, Montse Vazquez izan zen (2:22).
Oarso Bidasoko korrikalarien artean, gizonetan lehena Joxe Amunarriz hondarribiarra izan zen, seigarren postuan, eta lehen irundarra Iñaki Martiarena (16. postuan). Alizia Olazabal irundarra izan zen emakumeetan azkarrena, eta Oiartzungo Girizia Mendi Lasterketa taldeko kide Onintza Mitxelena zazpigarrena izan zen.
Sailkapen osoa
Kirolprobak plataformaren webgunean ikus daiteke. Baita larunbateko
kilometro bertikalarena ere: Dabid Garcia izan zen lehena gizonetan Ion Rivero eta Ibai Etxeberriaren aurretik gizonetan; emakumeetan, Leire Martinez garaile, Eider Gorritxategi eta Ana Cruz pasaitarraren aurretik.