Zonalde horretan alokairuzko babes ofizialeko 400 etxebizitza egiteko asmoa du PSE-EEren zerrendaburuak
PSE-EEk irudi hau egin du egitasmoarekin
San Miguel Anaka eremua izan du hizketagai gaur Jose Antonio Santano PSE-EEren zerrendaburuak. Iragarri duenez, bertan futbol zelai bat eraikiko da “Irungo futbol taldeen beharrei behin-betiko soluzioa emateko”. Aldi berean, kirol-aisia eremua ere egingo dela esan du. Aitzitik, bertarako erronka 400 alokairuzko etxebizitza babestu egitea proposatu du.
Santanok esan duenez San Migel-Anaka eremuan—bera bertakoa da— azken urteetan onerako aldaketak egin dira bai azpiegitura zein mugikortasun aldetik. Baina kirol eremuaren nahiz etxebizitzen gaiarekin auzuneak aurrera urrats garrantzitsua egingo lukeela uste du, “Jaurlaritzarekin eta aldundiarekin hitz egingo dugu zortzi urtean 400 etxebizitza horiek egiteko. Hori finantzatzea ez da erraza izango, baina hitz egingo dugu”.
Auzoaren bokazio komertziala ere aldarrikatu du Santanok, eta K-Bizia egitasmoaren barruan egin direnak goraipatu du. Gainera, Hondarribia kalearen berriztapenak auzoari indarra eman diola adierazi du.