Iñigo Cervantes tenislari hondarribiarrak Ostravako (Txekia) Prosperita ATP Challenger txapelketa irabazi du eta ATP zerrendako 184. postura igo da.
200 onenen artean sartu da Cervantes
Ia lau urte geroago, ATP Challenger txapelketa bat irabazi berriro Iñigo Cervantes tenislari hondarribiarrak. Ostravan lortu du garaipena (Txekiar Errepublika), Prosperita Open txapelketan. Finala publikoa alde zuen Adam Pavlasek txekiarraren kontra irabazi zuen hondarribiarrak (7-6 eta 6-4).
Garaipenarekin munduko 200 tenislari onenen artean sartu da berriro Cervantes, zehazki
184. posturaino igo da. Finalerako bidean, ATP sailkapenean aurretik dituen tenislariak gainditu behar izan zituen. Hala, final zortzirenetan James Ward (105. tokian dago), eta final laurdenetan Andrej Martin (179) baino gehiago izan zen hondarribiarra.
Finalerdian Ruben Ramirez Hidalgo (174 ATP) alacantearraren kontra garaile atera zen Cervantes (6-3, 3-6 eta 7-5), eta finalean Pavlasek menderatuta, txapeldunaren trofeoa jasotzeko aukera izan zuen.
Cervantes, buztinean erosoen
Hirugarren aldia da Cervantesek ATP Challenger txapelketa bat irabazten duela. 2009 urtean Saransk-en irabazi zuen (Errrusia) eta bi urte geroago Eslovakian, Trnava hiriko txapelketan. Bi horiek bezala, Ostravako irekia ere buztin gainean jokatzen da; bistan denez, hondarribiarra hoberen egokitzen den lurra da buztina.