19:30ean hasiko da kontzertua eta sarrerak 5 euro balio du. Aktore eta umorista bezala ezaguna den Mario Simancas eta Andy Villalon dira taldeko kideak.
Lobos de atar taldeko kideak
Andy Villalon eta Mario Simancas dira Lobos de atar, igandean Hondarribiko Banako tabernan kontzertu akustikoa emango duen biko taldea. Villalon eskarmentu handiko musikaria da, Habana abierta taldeko kidea eta besteak beste Ana Belenekin jo izan duena. Simancas ere musikaria da, nahiz eta aktore lanagatik ezagunagoa den. Insignificantes edota Algo mas talde donostiarretan abestu izan du, eta 2009an
Demasiado deprisa diskoa argitaratu zuen.
Igandean joko dute Banakon, 19:30ean hasita, eta 5 euroren truke. Musika ona, eta umorea, dena bermatuta dago.