“Justizia euskararentzat” lelopean deitutako manifestazio
AEKk bat egin du EHEk Baionan apirilaren 6rako “Justizia euskararentzat” lelopean deitutako manifestazioarekin: https://labur.eus/k1ur4tw9 Hori dela eta, Bidasoko AEKtik bi kontu: 1) Atxikimendua emateko argazkiak: Bidaliguzu zure argazkia (bakarka, taldeak, kuadrilla, aisialdi taldea…), eta gu arduratuko gara muntaia egin eta sare sozialetan zabaltzeaz: 2) Apirilaren 6an Baionara joateko autobusean izena emateko, bete galdetegia: https://labur.eus/f01igw6b