Abenduak 12tik 15era Hondarribian Euskal azoka egongo da liburu, disko eta produktuekin eta hainbat ekintzekin. Blagan Elkarteak Euskal azokaren antolaketan parte hartu du. Egindako ekarpenaz,...
KOMUNITATEA izeneko eremu berri honen funtzioa eskualdeko kolektiboen albiste jarioari erantzuna ematea da. Gure nahia zera baita, gure hedabideek urte hauetan eraiki duten eremu komunikatiboa eskualdeko eragileei eskaintzea, hauen komunikazio beharrak asebetetzeko.
Bidasoko komunitatearen parte izan nahi baduzu, talde edo sinadura gisa, gurekin jar harremanetan: oarsobidasoa@hitza.eus / 943-34 03 30
HELBURUAK
Komunitatea osatzen duten kolektiboen komunikazio beharrak asebetetzea.
Eskualdeko komunitate desberdinak elkarren artean konektatzea, euskarazko komunikazio sarea indartzeko.
Kolektibo hauen eta HITZAko kazetarien arteko komunikazioa sendotzea, bi norabideko zubiak eraikiz.
Erlazio iraunkor bat eraikitzea, denboran iraungo duten errutinak diseinatuz eta konpromisoak eskatuz.
Baliabide nahikoak ez dituzten kolektiboei, plataforma bat eskaintzea, haien albisteak hedatzen laguntzeko.
Elkarren artean, euskarazko albiste eta edukien irismena handitzen saiatzea.
KOMUNITATEAREN FUNTZIONAMENDUA
Eskualdeko udal, ikastetxe, kultur talde, kirol talde, euskara talde eta mota guztietako kolektibo, elkarte eta norbanakoek esku-eskura izango duten tresna da. Komunitatean parte hartzen duenak, norberaren edukiak zuzenean gure webguneko KOMUNITATEA atalean ikustaraziko ditu. Gainera, Komunitatean argitaratuko diren albisteak, herri bakoitzeko Komunitatearen eremuan agertuko dira eta albisteen balio informatiboaren baitan, sare sozialetan zabalduko.
Norberaren webgunean edukiak eta albisteak argitaratzeko ohitura duten kolektiboen kasuan, komunitatean parte hartuz gero, eduki horiek webguneko Komunitate atalera eramango dira modu automatikoan (RSS bidez), albiste edo edukiari hedapen bikoitza emanez. Era guztietara ere, edukiak eskuz ere igo ahal izango dira, erabiltzaile eta pasahitza erabiliz.
Edukiak eta albisteak webgunean ez, baina sare sozial baten bidez hedatzeko ohitura duten kolektiboen kasuan, edukiak ezingo dira modu automatikoan ekarri. Kasu hauetan, kideak zuzenean argitaratu ahal izango du Komunitatean erabiltzaile eta pasahitza erabiliz (sare sozialean jarritako edukia kopiatuz eta komunitate atalean itsatsiz).
Ez webgune, ez sare sozialik ez duten kolektiboek ere horrela jokatu beharko dute, erabiltzailearen eremuan sartuz eta albisteak gune horretan publikatuz (laguntza tekniko egokia eskainiko da abian jartzeko).
Onurak berdinak dira hiru kasutan.
KOMUNITATEAN ARITZEAREN ONURAK:
Izaera komunitarioan sakontzea, informazioa trukatzeko gune eraginkorra eraikitzea.
Komunitateko kideen jardunaren berri hedatzea HITZAko jarraitzaileen artean. Informazio sortzailea bera bihurtzen da berri-emaile.
Komunitateko kideak bere jardueraz eman nahi duen ikuspegi zehatzago ematea. Beti errespetatuko dira edukiak baldin eta komunitateko praktikak eskatzen duen kode etikoa errespetatzen bada.
Komunitateko kide bakoitzaren sinadurapean argitaratutako eduki guztien bilduma antolatua osatzea.
Eskualdeko eragile desberdinen arteko jarduera partekatzeko eremua eraiki eta aberastea: ekintzak, agendak e.a.
Komunitateko kide eta HITZAko kazetarien arteko komunikazio kanal eraginkorra eraikitzea. Komunitatean informazioa jarri orduko gertakizun horren berri izango baitu kazetariak.
Komunitateko kideek HITZAko webguneak duen ikusgarritasun eta trafikoaz baliatzea, euren mezuei hedapena emateko.
EDUKIEN ANTOLAKETA ETA ZABALKUNDEA:
Bi profil mota eraiki daitezke: SINADURA (norbanakoak) eta TALDEAK.
Edukiak (albisteak, artikuluak, iritziak, argazkiak, bideoak...) eskuz argitaratu orduko , atari digital honetako KOMUNITATEA atalean bistaratuko dira. RSS bidez elikatzen direnak denbora tarte baten ostean azalduko dira atal horretan.
Argitaratutako edukiak, automatikoki, dagokion SINADURA edo TALDEAren azpiatalean jasoko dira kronologikoki sailkatuta.
Argitaratutako edukiak, automatikoki, soslaian erlazionatutako HERRIAren Komunitatearen azpiatalean argitaratuko da.
Komunitateko koordinatzaileak dagokion kazetaria ohartaraziko du; kazetaria eta eragileen arteko zuzeneko harremana eraikiz.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.